martes, 11 de enero de 2011

Camstudio progamaren nondik norakoak

Bideolanak egiteko primerako programa duzue honako hau. Hona hemen gure irakaslearen azalpenak:


Gonzalo Martin Web TVri buruz hizketan

Abenduaren 14ean Internet bidezko telebistari buruzko mintegi bat izan zen Leioako Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean, Gorka Palazio irakasleak hintzaldiaren zatitxo bat grabatu zuen eta hona hemen bideoa.

RSS Guneak

Hemen duzue RSS informazioa guneen tutoriala:RSS infojarioak informazio iturri bezala
View more presentations from palazioberri.

miércoles, 5 de enero de 2011

Wikileaks aferari buruzko albistea

Nola egin KROMA bat?

Hona hemen gure irakasle Gorka Palazioren azalpenak Kroma bat egiteko. Azalpen garbia eta zehatza ematen digu eta segituan asmatzen da kroma bat nola egin. Ikusi eta saiatu bat egiten!


Ubuntu Tribu

Bideo hau, Ubuntu-ren iragarkia da. Iragarki aparta iruditu zait eta hemen jartzea pentsatu dut. Guk egin genuen bideolanarentzako baliagarriak izango ziren baliabideak eta ideiak emango zizkigun. Ikusi!!!


Telebistako erreportaiak

Telebistan erreportaia mota asko aurki ditzakegu. Hona hemen bi erreportai mota. Erreportai luzea eta erreportai laburra dira jarrain azalduko ditudan erreportai motak. Hobeto ulertzeko hor dituzue bi bideo adibide gisa.


Erreportai luzea

Erreportai luze hau, Berria egunkariari buruzko erreportaia da, baita itxi ziguten Euskaldunon Egunkariari buruzkoa. ETBk eginikoa da beheko adibidea. Ia ordu bete irauten du erreportaiak eta informazio ugari ematen du. Iraupenagatik eta edukiagatik esan daiteke erreportai luzea dela honako hau. Gainera adituen iritziez baliatzen da eta honek sinesgarritasun handiagoa ematen dio erreportaiari eta ikusleentzat bideoa eramangarriago izaten da horrelako iritziekin.




Erreportai laburra
30 segundu eta bi minutu irauten dituen erreportaia izan ohi da. Nahiz eta laburra izian erreportai luzeak adina baliabide erabili ditzake.   Erreportai labur hau ETBk eginikoa da eta FP edo Formakuntza Profesionalari buruzkoa da