martes, 4 de enero de 2011

SEASONS DOKUMENTALA

Mendi bizikletan aritzen diren txirrindulariei buruzkoa da honako dokumental hau. Izenburuan jartzen duen bezela, badakigu Seasons urtaroak direla, dokumental hau bi urtarotan kokatua dago zehazki; uda eta negua. Nahiz eta bideo honek ez duen ezertxoere esaten, irudiekin eta erritmo aldaketekin nahikoa adierazten duela pentsatzen dut. Plano ikusgarria azaltzen dira. Musika aldetik ere oso ongi konbinatua dago.

Txirrindulari hauen dokumental bat grabatzea ez da oso erraza izango. Bideo honetan sekulako plano ikusgarriak agertzen dira. Plano aldaketak abiadurari dagozkionak...Nik uste dut, planoen konposaketa bikain dagoela eginda. Nire ezjakintasunean, esan beharra daukat, asko gustatu zaidala dokumentalaren trailerra. Irudi ikusgarri asko atearatzen direlako gustatu zaidala uste dut.

Hobeto ulertzeko, ikus ezazue bideoa!!



                             

No hay comentarios:

Publicar un comentario