martes, 28 de diciembre de 2010

Livestream


Livestream interneteko orrialde bat da non bertatik telebista ikusi daiteken. Beste pertsonen telebistak ikusi edo norberak sortu bere telebista propioa.

Gure irakaslea den Gorka Palazioren konferentzi bat jarraitu genuen bertatik duela hilabete inguru. Ez nuen espero gai izango nintzenik. Internet bidez telebista ikustea? Ez zegoela nire ahalmenen barruan uste nuen. Eta egia esateko ez da batere zaila. www.livestream.com orrian sartu eta lehenik erregistratu egin nintzen, nahi nuena ikusi ahal izateko. Gero, Gorkaren bideoa ikusteko klikatu eta listo. Ez dauka inongo misteriorik.

Hori bai, esan beharra daukat nire lehen aldiz livestreamen ez zela batere ona izan. Irakaslearen konferentzia ezin izan nuen konferentzia osorik jarraitu, interferentziak, soinu arraroak, irudi pattalak.

Nahiz eta ez zen egokia izan, orain badakit Nola erabili livestreama. Eta agian neronek ere egingo dut telebista. 

Miren

lunes, 20 de diciembre de 2010

AMAIURKO GAZTELUA

Hona hemen Mikel Natxiondok eta nik (Miren Altunak) Amiurko gazteluari buruz eginiko bideolana. Amaiurko historian murgildurik eta bertara bisitatxoa egin ostean, hona hemen emaitza.

martes, 7 de diciembre de 2010

Agur eta ohore!!!

Plazetako kantaria, poeta bikaina eta idazle paregabea joan zaigu. Euskal Herriaren eta euskararen sustatzaile eta borrokalaria zen berau.Frankismo garaian sorturiko "Ez dok amairu" taldeko partaidea zen. Nahiz eta kantuan aritzen zen poeta gisa ezagunagoa zen Lete, bere poesiak ezin hobeagoak zirela uste dute askok eta askok. Guztion oroimenean daude berak eginiko obra bikainak, Xalbadorren heriotzean, Izarren hautsa, Seaska kanta eta beste hainbat eta hainbat lan bikain.

Duela egun gutxi oroitu genuen Mikel Laboaren heriotza, jadanik 2urte igaro baitira.

Poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoak eraman ditu haizeak Leterekin batera....

domingo, 28 de noviembre de 2010

CHAVEZ TWITTER-EN

              

Carlos Fernandez Liriari Elkarrizketa



Fernandez Liria Filosofiako irakaslea da Madrilgo Unibertsitatean eta blog honetan berari eginiko elkarrizketa ageri da.

Gai anitz jorratzen ditu elkarrizketan baina Hego Amerikako hainbat herrialderi buruz mintzo da. Venezuela, zuzenbide estatua, Evo Morales, Hugo chavez, Espainiako Gobernuak Chavezi ematen dio tratua…Bikain ematen ditu azalpenak Fernandez Liriak elkarrizketan.

Bestalde bideoa oso ondo egina dagoela deritzot. Imajina onak eta esanguratsuak sartu dituzte, gainera irratiko hainbat zati eta imajina zaharrek oso ondo osatzen dute bideoa.

Miren

KOMUNIKABIDEEN IRAULTZA

       

         

Interneten sorrerarekin eta eboluzioarekin ezin uka dezakegu iraultza izugarri bat egon dela, komunikabideen iraultza. Sarean edozein komunikabideen orriak bila ditzakegu eta dohainik kontsumitu.

Esan dezaket, ni neu Prosumer-a naizela, hau da, sarearen partaide eta ekoizlea naiz. Nolabait esateko egunero kontsumitzen ditut sarean dauden egunkari, irrati…hainbat arrazoirengatik paperezkoak, telebista eta benetako irratia alde batera utziz. Arrazoi nagusienetako bat nire ustez erosotasuna izan daiteke, internetera sartu, klik bat egin eta egunkaria irakur dezakezu eta gainera dohainik.

Baina iraultza haratago doa. Hamarkada batean ikusi dugu zelako boterea hartu duen internetek eta interneten mugitzen den guztiak. Esan dezakegu gure bizitzaren egunerokotasunaren parte dela sarean nabigatzea. Urteen poderioz sarea izango da benetako errealitatea eta internetek dominatuko gaitu. Bideoan esandako esaldi esanguratsu batekin uzten zaituztet: “esperientzia da errealitate berria”

Miren





domingo, 21 de noviembre de 2010

Perurenaren lezioa

Bilbovisioneko kazetari batek Iñaki Perurenari elkarrizketa egin zioneko bideoa duzue honako hau. Perurenak argi eta garbi erantzuten dio historiako lezioa emanaz, kazetariaren ezjakintasuna nabarmen agerian utziz.

Ikusi eta gozatu Perurenaren lezioarekin!!!


martes, 9 de noviembre de 2010

...esaiozue orain artean lotsaz gordetako dana, eskerrik asko guztiagatik asko maite zaitut ama!!!!

 Bertsozale izan edo ez izan, guztion bihotz txikietara iritsi ziren Maddalen eta Mirenek eginiko bertso sorta hauek. Gogoan dut... bideoa ikusi nuenean oilo ipurdia jarri zitzaidan. Berehala erakutsi nion amari eta bere begietatik erortzen ziren malkoek guztia esan zidaten.

Hemen uzten dizuet zuek ere goza dezazuen!!!!


viernes, 15 de octubre de 2010

Ongi etorri

Kaixo guztioi!!!

Ongi etorri nire txoko txiki honetara. Hemendik aurrera bideoak, argazkiak, bitxikeriak eta gustatzen zaidan edozer gauza igoko dut blogera.

Espero dut kuxkuxeatzera sartzen zaretenoi gustatuko zaizuela!!!


Hemen uzten dizuet lehendabiziko bideoa. Larunbat honetan Ordizian ospatuko den jaialdiari buruzkoa, Scotland Euskal Herria "Unea iritsi da". Espero dut gustatuko zaizuela eta anima zaitezte bertara!!!!Egun guztian zehar herri kirolak, dantzariak, pailazoak, kontzertuak...izango dira bertan!!!BI nazioen arteko topaketa historikoa gauzatuko da larunbatean!!!

Besterik gabe...hona hemen bideoa!





Miren