martes, 4 de enero de 2011

Mikel Aiestaran berriemailea EHUn

Duela pare bat hilabete Mikel Ayestaran izan genuen EHUko Leioako campusean. Mikel Aiestaran Aierra frreelance bezala lan egiten duen euskal kazetaria da. Freelance izatea, langile autonomoa izatea da, kontraturik gabekoa. Ayestaran Informazio Zientzietan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean. Gaur egun, Vocento eta EITB taldeetako komunikabideentzat egiten du lan.




 Munduko txoko guztietan ibili da Ayestaran, baina gehienbat Irak, Iran, Pakistan eta Afganistanen egiten du lan. Bertako albisteak, hauteskundeak eta gerren berri emanez. Azpeitian bizi da kazetaria eta duela gutxi aita izan da. Oso gutxitan ikusten dugu kaletik Ayestaran azpeitiarrok, Azpeitian ezik munduko beste puntetan ibiltzen baita guri informazioa emateko.


                          

No hay comentarios:

Publicar un comentario